Gaur berriz ere, itsasadarrean egon gara, baina gaur bertan sartuta ikutu eta bizi egin dugu.
Paduraren elementu guztiak ikusi egin ditugu: animaliak (navaja edo datilak, txirlak, arrain txikiak...) baita landaretxo mota berri eta ikusgarriak ere. Animalia geheinak uretan edo lurrazpian zeuden; lurrazpian zeuden animaliak atera ditugu haien zulo-etxebizitzetatik bertan gatza emanez haiek engainatzeko, hau da, animalia hauek ateratzen dira itsasgora dagoenean, eta hor ura gazia da; horren ondorioz, atera dira eta hartu eta ikusi ditugu. Hori gaur ikasitako gauza bat baino ez da izan.
Geroago, paduraren barru-barruan egon gara, eta bertako lokatza ikusi eta bertatik ibili gara, baita hura aztertu ere. Egun honetan gauza asko ikasi ditugu os denbora gutxian, eta gainera, klasean denbora "dexente" egon gara gaiari buruz hitz egiten.
Billiards