jueves, 29 de abril de 2010
miércoles, 28 de abril de 2010
martes, 27 de abril de 2010
LURRA (Arkaitz)
ITSASADARRA 2. EGUNA (Diego, Iñigo eta Irene)
Kaixo lagunok!

Gaur berriz ere, itsasadarrean egon gara, baina gaur bertan sartuta ikutu eta bizi egin dugu.
Paduraren elementu guztiak ikusi egin ditugu: animaliak (navaja edo datilak, txirlak, arrain txikiak...) baita landaretxo mota berri eta ikusgarriak ere. Animalia geheinak uretan edo lurrazpian zeuden; lurrazpian zeuden animaliak atera ditugu haien zulo-etxebizitzetatik bertan gatza emanez haiek engainatzeko, hau da, animalia hauek ateratzen dira itsasgora dagoenean, eta hor ura gazia da; horren ondorioz, atera dira eta hartu eta ikusi ditugu. Hori gaur ikasitako gauza bat baino ez da izan.
Geroago, paduraren barru-barruan egon gara, eta bertako lokatza ikusi eta bertatik ibili gara, baita hura aztertu ere. Egun honetan gauza asko ikasi ditugu os denbora gutxian, eta gainera, klasean denbora "dexente" egon gara gaiari buruz hitz egiten.
BASOA
ORTUA eta KORTA (Cristina eta Jonay)
Gaur lurra proiektuko taldeko ikasle erdiak ortura joan dira eta beste erdiak kortara.
Ortuan, landareak landatu, belartxarrak kendu... egin dabe.
Bestalde,kortara joan garenok animaliekaz egon gara euren bizitokia ikusten eta garbitzen, baita jaten eman ere.
Geroago, behiak eitsi egin doguz eta batzuk edan dabe hortik.
lunes, 26 de abril de 2010
LURRA proiektua( Cristina & Jonay)

Gaur jan ostean basora joan gara animaliak eta landarak aztertzera eta lantzera.
Lehenengo eta behin, egon gara gelan hitz egiten eta galdera batzuk egin deuskuez.
Bestalde, zelango animali motak dagozan Urdaibaien azaldu deuskue.
Geroago, basora joan gara lurzoruko animaliak hartzera beranduago aztertzeko.
CRISTINA ETA JONAY
BASOA proiektua (Ane&Janire)






Gure proiektua basoa da. Gaur (apirilak 24) ez gara basora joan,baina,basoa non dagoan kokatuta ikusi dogu. Urdaibaiko paisaia ikusi dogu eta paisaiako marrazki bat egin dogu. Ordu bat bakarrik egon gara baina espero dogu hurrengo egunean gauza interesgarri gehiago ikustea.
Gaur basora joan, Txatxarraendira joan gara, eta hor mota askotako landareak eta animaliak ikusi doguz. Arratsaldean jan ondoren ortura joan gara. Ortuan zaldi gainean igo gara eta gero hor egon diren animaliekaz egon gara eta jaten emon deutsegu.
ITSASADARRA eta LURRA (Irene eta Arkaitzen)
Sukarrietan egingo ditugun proiektuak aurkeztuko ditugu:
Arkaitzek LURRA proiektua egin du:
Gaur basora joan gara lur soruko animaliak bilatzera. Bakterio txiki horiek hostoak jateaz gain deskonposatzen dituzte gatz mineralak sortzeko.
Arkaitzek LURRA proiektua egin du:
Gaur basora joan gara lur soruko animaliak bilatzera. Bakterio txiki horiek hostoak jateaz gain deskonposatzen dituzte gatz mineralak sortzeko.

eta Irenek ITSASADARRA proiektuan aritu da:
Gaur arratsaldean , Sukarrietako goialdetik, itsadarra behatu egin dugu honi buruz zerbait gehiago jakiteko asmoz. Oso interisgarria iruditu zait.
PLANETA BERDEA (Ane & Uxue & Jone)


Gure proiektua planeta berdea da eta han natura ikasi eta landuko dogu. Gure irakasleagaz batera natura zaintzen eta errespetatzen ahaleginduko gara. Gure irakasleak Miren eta Jugatz dira, eta haiei esker, Sukarrieta urdaibain dagoala eta Biosfera erreserba dela ikasi dogu. Espero dogu aste honetan ondo pasatzea eta gehiago ikastea. Atzo, hondartzara joan ginan eta gaur, basora eta kortara; hango animaliak eta landarak aztertzeko.
ITSASADARRA (Diego & Inigo)

1.- Lehenago klasean egon gara itsasadarrari buruzko gauzak aztertzen eta errepasu bat egiten. Gainera, bi taldetan banatu gara (Diego eta Iñigo talde berean), eta ondo konpontzeko irizpideak pentsatu ditugu.
2.- Geroago, paseo bat ematera joan gara, lehenago horrela erabaki genuleako. Paseoaren bitartean tontortxo batean geratu gara itsasadarrarekin dauden paisaiak aztertu ditug
u. Hori egin ondoren paisaia horretako marrazki bat margoztu dugu: gizakiak eta itsasadarrak duen loturari buruzkoa zen (kutsadura, turismoa...).
JANIRE & ANE





Gu Ane eta Janire gara.
Begoñazpi ikastolatik gatoz eta DBH 2.mailan gagoz.
Janire (eskumakoa) eta Ane (ezkerrekoa).
Anek, Sacristan dauka abizena , Amezolan bizi da eta Janire Etxebarrin.
14 urte daukaguz eta Sukarrietara lagunak egiteko prest eta ondo pasatzera etorri gara. Begonazki Bilbon dago baina Txurdinagan kokatuta dago. Gure ikastetxea Bizkaiko onenetarikoa da. Gure gelan 31 gara eta Arantxa tutorea dogu eta mate eta natur ematen dizkigu.
DIEGO - IÑIGO- IRENE
Kaixo:Gu Diego eta Iñigo gara. Irene ere gure proiektuan dago. Santa Maria ikastetxetik gatoz, Portugaleten dagoena. Gure tailerra Sukablog da, eta gure proiektua "Itsasadarra". Lagunak egiteko asmoz etorri gara Sukarrietara, eta noski, ingurune honetako gauza gehiago ikasteko. Gainera, ondo pasatzeko gogoak ere dakargu.


IRENE eta ARKAITZ
Kaixo! Irene eta Arkaitz gara eta Sukarrietan gaude blog bat egiten.
14 eta 13 urte ditugu, Portugalete eta Bilboko eskoletatik gatoz eta espero dugu egunero kontatzen joango garena gustatuko zaizuela!
Ireneren ikastetxea Santa Maria du izena, eta lehen esan bezala Portugaleten dago kokaturik, haur hezkuntzatik batxillergora eskaintzen da beraz, adin guztietako ikasleak daude.
Arkaitzen ikastola Begoñazpi da eta Txurdinagaren goialdean dago. Ireneren ikastetxea bezala haur hezkuntzatik batzillergorarte dago.
Hona hemen gure argazkia:
14 eta 13 urte ditugu, Portugalete eta Bilboko eskoletatik gatoz eta espero dugu egunero kontatzen joango garena gustatuko zaizuela!
Ireneren ikastetxea Santa Maria du izena, eta lehen esan bezala Portugaleten dago kokaturik, haur hezkuntzatik batxillergora eskaintzen da beraz, adin guztietako ikasleak daude.
Arkaitzen ikastola Begoñazpi da eta Txurdinagaren goialdean dago. Ireneren ikastetxea bezala haur hezkuntzatik batzillergorarte dago.
Hona hemen gure argazkia:
ENEKO ETA UNAX
UXUE, ANE ETA JONE
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






Billiards